Psikomotrizitate saio bat aurrera eramateko hainbat gauza izan behar ditugu kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... Guzti hau kontutan izanik, gure saioa eta gela modu batean edo bestean prestatuko dugu.
Espazioa zaintzea ere oso garrantzitsua da; honek ahalbidetuko dielako umeei beraien jarduerak burutzen. Lekua aproposa izan behar da: zoru berezia, paretak babestuta egon behar dira eta lehioak egotea komeni da gela noiz behinka airestatzeko (gela bakoitza desberdina da). Ume kopurua ere garrantzitsua izaten da: kopurua eta espazioa erlazionatuta egon behar dira.
Ikastetxeak duen materialaren arabera saioak ezberdinak izango dira baina saio askeetan eredu bat jarraitzen da gehienetan: koltxoiez aurretiaz egindako pareta apurtu, jolas librea (plataformetara igo, salto egin, eraikuntzak egin, jolas sinbolikoa, saioaren errepresentazioa marrazki batez, plastilinarekin edo egurrak erabiliz) eta batzuetan ipuin baten kontaketa.
2012/12/15
2012/12/05
AUCOUTURIER
Aucouturier esandako hiru esaldi famatu aurkitu ditut, oso garrantzitsu eta interesgarri iruditu zaizkidanak: “Si
nadie nunca nos hubiera tocado seríamos paralíticos”, “Si nadie nunca nos
hubiera hablado seríamos mudos”, “Si nadie nunca nos hubiera sonreído y mirado
seríamos ciegos” eta “Si
nadie nunca nos hubiera amado no seríamos nadie”.
Oso esaldi garrantzitsuak iruditu zaizkit, pertsonen arteko harremana duen garrantzia agerian usten duelako. Gure artean ematen den erlazioari edo harremanari esker, norberak pertsona gisa garatzeko gaitasuna dauka; bere biziraupena bermatuz eta gizartean aurrera eginez.
Oso esaldi garrantzitsuak iruditu zaizkit, pertsonen arteko harremana duen garrantzia agerian usten duelako. Gure artean ematen den erlazioari edo harremanari esker, norberak pertsona gisa garatzeko gaitasuna dauka; bere biziraupena bermatuz eta gizartean aurrera eginez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)