Psikomotrizitatearen garrantzia Haur Hezkuntzan:
Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan lantzea guztiz
beharrezkoa da, frogatuta baitago garapen motorea, afektiboa eta
intelektuala guztiz lotuta daudela batez ere lehen haurtzaroan. Etaumeen garapen fisiko, psikiko eta sozialean ere eragin zuzena duela.
Psikomotrizitate kontzeptua oraindik eboluzionatzen ari da eta arlo
ezberdinetako ekarpenei esker eraikitzen doa. Bernard Acouturier adibidez, psikomotrizitatearen aita dena, honako hau esan zuen: "psikomotrizitateak
gorputzarekin egin behar du lan, hau baita komunikatzeko lehen bidea,
emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak
adierazteko tresna bat hain zuzen ere".
Haurraren
hezkuntzaren lehen urteetan eta gutxi gora-behera zazpi urte bete arte,
uler dezakegu haurrak jasotzen duen hezkuntza guztia psikomotriza dela.
Ezagutza guztia, ikaskuntza, haurraren eragina ingurunean, besteengan
eta jasotzen dituen esperientziak ez direlako banatu daitezkeen arloak,
baizik eta izaki bakar batek (HAURRAK) eragiten dituen akzio ezberdinak.
Haurrak hasiera batetik beraien adierazpen motrizez baliatzen
dira beraien inguruko mundua ezagutzeko, beraien burua ezagutzeko,
beraien nahiak asetzeko eta autonomoak izateko. Jarduera bakoitzak, zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek ematen
direnean haurrari garapen egoki bat izatera bultzatzen diogu.