2012/12/15

KONTUTAN IZAN BEHARREKOA

Psikomotrizitate saio bat aurrera eramateko hainbat gauza izan behar ditugu kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... Guzti hau kontutan izanik, gure saioa eta gela modu batean edo bestean prestatuko dugu.

Espazioa zaintzea ere oso garrantzitsua da; honek ahalbidetuko dielako umeei beraien jarduerak burutzen. Lekua aproposa izan behar da: zoru berezia, paretak babestuta egon behar dira eta lehioak egotea komeni da gela noiz behinka airestatzeko (gela bakoitza desberdina da). Ume kopurua ere garrantzitsua izaten da: kopurua eta espazioa erlazionatuta egon behar dira.


Ikastetxeak duen materialaren arabera saioak ezberdinak izango dira baina saio askeetan eredu bat jarraitzen da gehienetan: koltxoiez aurretiaz egindako pareta apurtu, jolas librea (plataformetara igo, salto egin, eraikuntzak egin, jolas sinbolikoa, saioaren errepresentazioa marrazki batez, plastilinarekin edo egurrak erabiliz) eta batzuetan ipuin baten kontaketa.

2012/12/05

AUCOUTURIER

Aucouturier esandako hiru esaldi famatu aurkitu ditut, oso garrantzitsu eta interesgarri iruditu zaizkidanak: “Si nadie nunca nos hubiera tocado seríamos paralíticos”, “Si nadie nunca nos hubiera hablado seríamos mudos”, “Si nadie nunca nos hubiera sonreído y mirado seríamos ciegos” eta “Si nadie nunca nos hubiera amado no seríamos nadie”.

Oso esaldi garrantzitsuak iruditu zaizkit, pertsonen arteko harremana duen garrantzia agerian usten duelako. Gure artean ematen den erlazioari edo harremanari esker, norberak pertsona gisa garatzeko gaitasuna dauka; bere biziraupena bermatuz eta gizartean aurrera eginez.

2012/11/28

AZKEN BERRIA!

METODO PSIKOMOTRIZISTA OSO FAMATUA GARATU ZUEN BERNARD AUCOUTURIER KONFERENTZIA BAT EGINGO DU MAGISTERITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLAN
                  

Ostiral honetan, azaroak 30, Bilboko Magisteritza Unibertsitateko (Sarriena s/n auzoan. Leioa-Erandio etorbidean) Juliana Agirrezabala areto nagusian, Hezkuntza Psikomotrizitatearen Praktika (Práctica psicomotriz educativa, PPA) sortu zuen Aucouturier aditua etorriko da, honen inguruko eta haur hezkuntzan ematen den psikomotrizitatearen inguruko hitzalde oso interesgarri bat ematera. Konferentzia hau frantzesez emango du, baina zuzeneko hitzulpena egingo da euskarara eta gaztelaniara, guztiok ulertu ahal izateko.

2012/11/22

Musika

Atal honetan psikomotrizitatean lantzeko zenbait abesti jarriko dizkizuet; umeei asko gustatzen zaien pailazoek abestutakoak hain zuzen ere: Pirritx eta Porrotx. Baliagarriak izatea espero dut:





Azken bideo honi esker, umeek gorputzeko atalak ezagutu eta ikasi dezakete.

2012/11/21

IKUSPEGI DESBERDINAK


Duprek 1909an lehenengo aldiz psikomotrizitate terminoa erabili zuenetik, etengabeko garapen prozesua gertatu da. Gaur egun, besteak beste ondorengo eskola edo korronteak bereiz daitezke:
  • Le Boulch eta psikozinetika: Heziketa fisikoaren ikuspegi mekanizista gaitzesten du, pentsaera positibista eta kartesiarren aurka doa. Bera ikuspegi zientifiko batean kokatzen da, osotasunezko hezkuntza mugimenduaren bidez. Portaera motorearen oinarri neurologiko eta dinamikoak aztertu ditu. Mugimendua, adierazpen eta adimenezko jarduera elkarlotuak proposatzen ditu. Bultzatzen dituen teknika eta jolasez baliatuz, idazketa, irakurketa eta kalkulua sustatzen dute, hezurraren harremanen esparrua areagotuz, bere nortasuna sendotuz beti ere osotasunezko heziketaren ikuspegitik.

Psikologiako Irakasleari Elkarrizketa


Gaur magisteritza unibertsitateko irakasle baten inguruko bideo interesgarri bat aurkitu dut; non telebistako elkarrizketa baten bidez, psikomotrizitatearen inguruan hitz egiten duen. Oso interesgarria iruditu zait eta gaia hobeto ulertzeko balio izan dit.

http://blip.tv/psicomagister/psicomotricidad-entrevista-a-elena-herran-2154524

PSIKOMOTRIZITATEAREN DEFINIZIOA

Oso zaila izan da Psikomotrizitate hitza definitzea, izan ere hitzak, eta horren inguruan dagoen zalantzagarritasunak, gauza ezberdinak entzutera eraman gaitu. Adibidez:




1. Mugimenduaren zientziatzat deitua izan da, gorputz heziketa eta kirolaren psikologiaren konpetentzia izan delarik.

2. Bitartetza teknikoa ere deitu izan da, gorputzean eta gorputzaren mugimenduan oinarritzen da eta adimenean du eragina. Honek, arazo psikiatriko, neurologiko, kognitiboak… lantzeko balio du.Ikuspuntu honetan bi bertsio ematen dira:

a. Psikomotrizitate praktika
b. Bitartetza edo interbentzio prikomotrizitatea

3. Ekintza motrizak behar duen abileziaz ere ezagutzen da.

Baina azkenean, definizio orokor bat osatzea lortu dute estatu espainoleko psikomotrizista elkarteek eta psikomotriziztek

2012/11/16

Zenbait abesti!!

Gaur psikomotrizitatean jartzeko bi abesti oso interesgarri entzun ditut; Ran Rober Ran eta Begira, begira.
Zuen gustukoak izatea espero dut.


2012/11/12

Aucouturierri egindako elkarrizketa


“USTE DUT GAUR EGUN EZ ZAIOLA BEHAR ADINAKO GARRANTZIRIK EMATEN GORPUTZAREN MUGIMENDUAREN BIDEZKO GARAPEN PSIKOLOGIKOARI. EZAGUTZA KOGNITIBOARI GARRANTZI HANDIAGOA EMATEN ZAIO, GEHIEGI BALORATZEN DA ALDERDI KOGNITIBOA”

 
1.-Zer da zuretzat psikomotrizitatea?

Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.

2.-Nolako eboluzioa izan du psikomotrizitateak bere sorreratik gaur egun arte?
Eboluzio interesgarria egon da. Eta eboluzio hori, nahitaez, 68ko maiatzetik pasatzen da. Garai hartan adierazpen askatasun maila guztietan egon zen, baina askatasun maila hori pixkanaka murriztu egin da. Nahiz eta gaur egun ideia zoragarri haiek oraindik egon badauden, buruan soilik gelditzen zaizkigu, ez praktikan, ez eguneroko bizitzan. Ez dute aplikazio praktikorik gure egunerokoan. Oso zaila da berrikuntza pedagogikoa gauzatzea. Aurrerapausoak eman genituen, baina gero gelditu eta atzeraka joan gara.
 
3.-Zenbat baliosten da psikomotrizitatea gaur egun?
Uste dut gaur egun ez zaiola behar adinako garrantzirik ematen gorputzaren mugimenduaren bidezko garapen psikologikoari. Ez da kezka pedagogikoaren ardatz. Egun ezagutza kognitiboari garrantzi handiagoa ematen zaio. Nire ustez, gehiegi baliosten da alderdi kognitiboa eta emozioekin, jolasarekin, ekintzekin zerikusia duen oro mugatzen du. Eta sarritan ez gara ohartzen ardatz kognitiboa, gorputzarekin eta kanpoko munduarekin dugun harremanaren bitartez garatzen dela. Haurrak duen lehen ezagutza ez da kognitiboa, korporala baizik.
Presioak daude gurasoen eta instituzioen aldetik haurra ahal den azkarren irits dadin gizaki kognitibo eta afekturik gabekoa izatera.

2012/10/31

Psikomotrizitatearen garrantzia Haur Hezkuntzan:

Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan lantzea guztiz beharrezkoa da, frogatuta baitago garapen motorea, afektiboa eta intelektuala guztiz lotuta daudela batez ere lehen haurtzaroan. Etaumeen garapen fisiko, psikiko eta sozialean ere eragin zuzena duela. Psikomotrizitate kontzeptua oraindik eboluzionatzen ari da eta arlo ezberdinetako ekarpenei esker eraikitzen doa. Bernard Acouturier adibidez, psikomotrizitatearen aita dena, honako hau esan zuen: "psikomotrizitateak gorputzarekin egin behar du lan, hau baita komunikatzeko lehen bidea, emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna bat hain zuzen ere".
 
 
 
 
Haurraren hezkuntzaren lehen urteetan eta gutxi gora-behera zazpi urte bete arte, uler dezakegu haurrak jasotzen duen hezkuntza guztia psikomotriza dela. Ezagutza guztia, ikaskuntza, haurraren eragina ingurunean, besteengan eta jasotzen dituen esperientziak ez direlako banatu daitezkeen arloak, baizik eta izaki bakar batek (HAURRAK) eragiten dituen akzio ezberdinak.
 Haurrak hasiera batetik beraien adierazpen motrizez baliatzen dira beraien inguruko mundua ezagutzeko, beraien burua ezagutzeko, beraien nahiak asetzeko eta autonomoak izateko. Jarduera bakoitzak, zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek ematen direnean haurrari garapen egoki bat izatera bultzatzen diogu.
   

2012/09/19

Hona hemen psikomotrizitate saio baten inguruan aurkitu ditudan zenbait bideo interesgarri:



Asko gustatu zaizkit...
Kaixo, egun on guztiei!!
Hemen aurkezten dizuet nik sortutako lehenengo bloga; psikomotrizitate munduaren inguruan hitz egiten duena.
Gustatzea espero dut

Agur