“USTE
DUT GAUR EGUN EZ ZAIOLA BEHAR ADINAKO GARRANTZIRIK EMATEN GORPUTZAREN
MUGIMENDUAREN BIDEZKO GARAPEN PSIKOLOGIKOARI. EZAGUTZA KOGNITIBOARI GARRANTZI
HANDIAGOA EMATEN ZAIO, GEHIEGI BALORATZEN DA ALDERDI KOGNITIBOA”
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta
psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino
horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen
garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko
haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa
gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina
kanpoko munduarekin harremanetan.
2.-Nolako eboluzioa izan du psikomotrizitateak bere
sorreratik gaur egun arte?
Eboluzio interesgarria egon da. Eta eboluzio hori,
nahitaez, 68ko maiatzetik pasatzen da. Garai hartan adierazpen askatasun maila
guztietan egon zen, baina askatasun maila hori pixkanaka murriztu egin da.
Nahiz eta gaur egun ideia zoragarri haiek oraindik egon badauden, buruan soilik
gelditzen zaizkigu, ez praktikan, ez eguneroko bizitzan. Ez dute aplikazio
praktikorik gure egunerokoan. Oso zaila da berrikuntza pedagogikoa gauzatzea.
Aurrerapausoak eman genituen, baina gero gelditu eta atzeraka joan gara.
3.-Zenbat baliosten da psikomotrizitatea gaur egun?
Uste dut gaur egun ez zaiola behar adinako garrantzirik
ematen gorputzaren mugimenduaren bidezko garapen psikologikoari. Ez da kezka
pedagogikoaren ardatz. Egun ezagutza kognitiboari garrantzi handiagoa ematen
zaio. Nire ustez, gehiegi baliosten da alderdi kognitiboa eta emozioekin,
jolasarekin, ekintzekin zerikusia duen oro mugatzen du. Eta sarritan ez gara
ohartzen ardatz kognitiboa, gorputzarekin eta kanpoko munduarekin dugun
harremanaren bitartez garatzen dela. Haurrak duen lehen ezagutza ez da kognitiboa,
korporala baizik.
Presioak daude gurasoen eta instituzioen aldetik haurra
ahal den azkarren irits dadin gizaki kognitibo eta afekturik gabekoa izatera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario